XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURUAK: Kolore gorria eta kolore urdina ezagutu eta bereiztea.

Motrizitate fina garatzea papera urratzeko orduan.

EDUKIAK : Kolore gorriaren eta kolore urdinaren ezagutza eta bereizketa.

Motrizitate finaren garapena paper-urraketaren teknikan.

JARDUERAK: Irakasleak haur bakoitzari banatutako objektu gorriak eta urdinak behatu eta esku artean erabili libreki (jostailuak, lepokoak egiteko bolatxoak, bloke logikoetako piezak, eraikuntza-piezak...).

Ondoren, irakasleak esandako esaldiak entzun: Bolatxo hau urdina da; Pieza hau gorria da....

Irakasleak lurrean enbalaje-papera ipiniko du.

Ikasleek esku bat kolore gorriko pinturatan bustiko dute eta bestea kolore urdineko pinturatan.

Eskuak enbalaje-paperean estanpatu.

Ondoren esku-markak behatu eta, irakaslearekin batera, zein koloretakoak diren esan.

Irakasleak enbalaje-paperean zeta-paperezko bola bat itsatsiko du.

Behatu eta zein koloretakoa den esan: Gorria!... Urdina!... (lehendabizi kolore batekin egin, eta gero bestearekin).

Urratutako txarol-paper zatiak itsatsi soinekoak betetzeko (gorriak eta urdinak, dagokien moduan).

Fitxako pertsonaiek zein koloretako jantziak dituzten esan.

Koloretako puxikekin jolastu.

Ondoren, puxika urdinak soilik lehertarazi (hankarekin zapalduz).

Esaldi zuzen bat osatuz, ingurunean edota ikasgelan ikusten diren elementu gorriak eta urdinak aipatu: Mikelen motxila urdina da?.

Irakasleak erakusten dituen bi koloreen artean (gorria eta urdina), bat aukeratu.

Zein kolore den eta, aukeratutako kolorearekin, kartulina zuri baten zati bat pintatu.